Aste santutan marruekosera jutia pentsau giñun. Lagun batzuk elkartu eta martxa. Gure plana, Todrara eskalatzera eta bertako inguruak ezagutzia zan. Todratik, Amillago herrira mobidu giñan, hemen eskalatzeko beste pareta batzuk zeren. Turista asko ez dia bertara ailegatzen eta hau igarri itxen da. Bertan hortuak, aberiak...ikusten zian. Azkenian, euren bizimodua eurak aurrera ateratzen eta ez turistei begira, beste lekutan moduan. Hemendik Dadess-era mugitxu ginan, eta mendi ibilalditxo batzuk in giñuzen. Nomadak be ikusi giñuzen.
Oso ondo pasau giñun, bertako kultura, jendia...ezagutzen, mendixetan lotan.... gauza asko ikusi eta ezagutu giñuan.
Oso politxa be Marrakechetik Todrara juteko pasau biarreko mendatia, Atlas mendixak zeharkatzen dia eta elurra be bertan ikusten da.
Orokorrian berriz bueltatzeko moduko lekua da, oso politxa eta kontrastez betetako lurraldia.
Hurrenguan Atlas mendixak ezagutzera!!!!